Baremazio Heziketa Zikloetan

 1) Eskabide-kopurua plaza-kopuruaren berdina edo txikiagoa bada, ez da eskabiderik barematu beharko eta den-denak onartuko dira.

 2) Bestela, hezkuntza-administrazioak barematuko ditu eskatzaileak, horretarako propio erabiltzen duen aplikazio informatikoaren bitartez. Baremazioa egitean, hauek izango ditu kontuan:

 Goi-mailako zikloak:

Lehentasun-irizpide hauek ezartzen dira

1) Dagokion heziketa-ziklorako zehazten den Batxilergoko modalitateren bat ikasi izana.(Lehentasu-irizpideak)

2) Batxilergoari lotutako gaia gainditu izana

3) Ikasketa-espedienteko batez besteko nota.

Goi-mailako Heziketa Ziklo batean sartu nahi duten ikasleen batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak Batxilergoko bi mailetan –edota zuzeneko sarbidearen bidez onartzeko bestelako ikasketetan– lortutako nota guztien batez besteko aritmetikoa egin behar da, bi dezimalekin.

Erdi-mailako zikloak:

Erdi-mailako heziketa-zikloetan (LOGSE edo LOE), ikasketa-espedienteko batez besteko nota hartuko da kontuan ikasleak onartzeko.

Erdi-mailako Heziketa Ziklo batean sartu nahi duten ikasleen batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau mailetan –edota zuzeneko sarbidearen bidez onartzeko bestelako ikasketetan– lortutako nota guztien batez besteko aritmetikoa egin behar da, bi dezimalekin.

Maila bakoitzeko batez besteko notak kalkulatzeko, eskatzaileak maila horretako irakasgai guztietan ateratako noten batez besteko aritmetikoa egin behar da, bi dezimalekin. Ikasgaiaren kalifikazioa kuantitatiboa bada, zenbaki hori hartuko da kontuan, dituen dezimalekin. Ikasgaiaren kalifikazioa kualitatiboa bada, kuantitatibo bihurtuko da honako baremo honen arabera:

Nahikoa: 5,50

Ongi: 6,50

Oso ongi: 7,50

Bikain edota Bikain ohorezko matrikularekin: 9,00

Batxilergo baliozkotua: 6,00

Sarrera-proban «gai»: 6,00

Sarrera-proba egitetik salbuetsita: 6,00

Berdinketarik izanez gero, honako dekretu honetako 21. artikuluan xedatutako irizpideak aplikatuko dira: 35/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako herri-ikastetxeetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duena. Artikulu horretan, besteak beste, baremazioan izandako berdinketak hausteko irizpideak arautu dira. Irizpide horietatik azkenean xedatu da, hain zuzen ere, zozketa publikoa egingo dela berdinketa hausteko, betiere, hezkuntzaren alorreko eskumena duen sailak gai horri buruz araututakoa betez.
Eskabidea gordetzeko unean, aplikazio informatikoak hurrenkera-zenbaki bat esleituko dio eskabide bakoitzari, 1 eta 99999ren arteko zenbaki oso bat esleituko dio erabateko ausazkotasunez. Egon litezkeen berdinketak hausteko erabiliko da zenbaki hori; betiere, berdinketa hausteko gainerako irizpide guztiak aplikatuta ere berdinketak bere horretan badirau. Berdindutakoetan hurrenkera-zenbakirik txikiena duenak izango du lehentasuna.

Sarrera-proba eginda sartzen diren ikasleei proba horren azken notari erreparatuko zaie bai erdi-mailako zikloetarako bai goi-mailako zikloetarako.