Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan, honako hau da erdi- edo goi-mailako Heziketa Zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko egutegia:

♦ Aurreinskripziorako epea: ekainaren 6tik 17ra.

a) Onartzeko prozesuan parte hartu behar ez duten ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta, (ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleena): ekainaren 13tik uztailaren 4ra bitartean, egun bi horiek barne.

b) Eskatzailearen espediente akademikoa aurkezteko: ekainaren 30eko 14:00ak arte.

c) Pertsona onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 5a.

d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: uztailaren 6ra arte, egun hori barne.

e) Pertsona onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzeko: uztailaren 8a.

f) Onartzeko prozesuan onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 11tik 15era, biak barne.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.