Lanbide-Heziketa DUALA

Zer da Lanbide-Heziketa DUALA?

Lanbide Heziketa Dualaren programak Euskal Autonomia Erkidegoan enpresako eta ikastetxeetako irakasteko eta ikasteko prozesuak konbinatzen ditu. Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala ikastetxeen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez garatuko da.

Ikastetxeetan, dagokion araudian ezarritako espezialitate edo titulazioetako irakasleek emango dituzte prestakuntza-jarduerak. Enpresek aldiz, guneak, instalazioak eta langile adituak jarri ahal izango ditu bertan emango de prestakuntzarako.

Ikasleek enpresan egingo beharreko lanak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza lortzeaz gain, ikaskuntza bideratu behar dute, eta azken finean, tituluari eta espezializazioari dagozkion gaitasunak eta beste gaitasun pertsonal eta sozial batzuk eskuratzea bideratu behar dute.

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Kontaktua

  • E-mail: dual@fadura.eus
  • Telefonoa: 944069000