Erasmus +

Erasmus+ (K102 Erdi Mailako Ziloak eta K103 Goi mailako Zikloak) programek Lanbide Heziketako Zikloetako 2. mailako ikasleei bekak eskeintzen dizkiete beraien Lantokiko Formakuntza praktikak Europar Batasuneko herrialde batean egiteko.

Atzerriko praktika hauek martxo eta ekainaren bitartean garatuko dira 12 asteko iraupenarekin. Lantokiko Formakuntzako (LP) moduloa praktika hauekin konbalidatu daiteke.

Beka hauen barruan sartzen dena:

  • Helmugako herrirako joan-etorriko bidaia
  • Etxebizitza partekatua: pisuetan, erresidentzietan edo familietan
  • Leku batzuetan hizkuntza ikastaroak herrialdean bertan
  • Instruktore batek gainbegiratutako praktikak egiteko enpresa bat bilatzea
  • Istripu eta gaixotasunentzako seguroa, baita ardura zibileko ere
  • Mantenu gastuetarako kontribuzioa (Erdi Mailarako bakarrik eta bitartekoen arabera)

Betekizunak: (Informazio gehiago)

  • 2. mailako ziklo batean matrikulatuta egotea Goi Mailako edo Erdi mailako ziklo batean
  • Eskaera egitean 1. mailako modulo guztiak gaindituta egotea
  • Herrialdearen arabera, atzerriko hizkuntzaren gutxieneko maila A1 izango da
  • Irakasle-taldearen aldeko txostena izatea (I Eranskina)
  • Eskatzen zaienean aurkezpen gutun bat eta Europass eredu bezalako curiculuma Iingelesez) entregatzea [Eredua eta argibideak]
  • Fiantza bat ipintzea, gero bueltatuko zaiena

Emandako beka kopurua eskariak baino gutxiago badira bekak esleitzeko irizpide hauek kontutan hartuko dira:

  1. Eskola espedientea
  2. Irakasle-taldearen txostena / Heldutasun maila (II Eranskina)
  3. Hizkuntza maila