ERDI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAK

SARTZEKO BALDINTZAK: Ondoko baldintzaren bat betez gero sartu ahal izango zara: (1) Bigarren Mailako Graduatu Tituluarekin, (2) E.I.E.-2. maila edo B.B.B. 2. maila gaindituta, edo Laguntzaile Tekniko Tituluarekin, edo (3) Urtero Hezkuntza Sailak deitzen duen sarbiderako azterketa gaindituta.

Azterketa honetara aurkezteko honako baldintzaren bat bete behar da: gutxienez 18 urte edukitzea azterketa egiten den urtearen abenduaren 31an; urte bateko lan esperientzia egiaztatzea; gizarte-berme programa gaindituta edikitzea.

Azterketak DBHko helburuak hartuko ditu eredutzat, eta bi zatitan banatuko da: gizarte-hizkuntza eta zientzia-teknologikoa.

IKASKETA-PLANGINTZA:

Bi ikasturte hauetan zehar hainbat modulu ematen dira institutuan. Bigarren mailaren amaieran Lantokietako Prestakuntza modulua ematen da enpresa batean.

TITULAZIOA ETA LANPOSTUAK :

Erdi mailako prestakuntza zikloa gainditu ostean Teknikari Titulua lortzen da; honen bitartez, zenbait lanpostutan lan egiteko gaitasuna ziurtatzen da. Titulu honek Batxilergorako sarbidea ematen du.

 GOI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAK
Goi mailako prestakuntza zikloa gainditu ostean Goi Teknikari Titulua lortzen da; honen bitartez, zenbait lanpostutan lan egiteko gaitasuna ziurtatzen da. Titulu honek Batxilergorako sarbidea ematen du.

 SARTZEKO BALDINTZAK:

Ziklo hauetan sartzeko honako baldintzaren bat bete beharko da:

(1) Batxilergoko titulua edikitzea (HSAOL)
(2) Esperimentazio Batxilergoko edozein modalitateko bigarren maila gaindituta edikitzea

(3) Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturteko edo Unibertsitate Aurrekoa gaindituta edukitzea. 

(4) Teknikari espezialista, Goi Teknikari edo bere baliokidearen tituluaren jabe izatea

(5) Urtero Hezkuntza Sailak deitzen duen Sarbiderako Azterketa gainditzea.


Azterketaren edukia Batxilergoaren eduki orokorrei egokituko da.

Azterketa hau egin ahal izateko, 20 urte eginda eduki beharko dira azterketa egiten den urtean.

IKASKETA-PLANGINTZA

Bi ikasturte hauetan zehar hainbat modulu ematen dira institutuan. Bigarren mailaren amaieran Lantokietako Prestakuntza modulua ematen da enpresa batean.