Web orri berria daukagu   

 

Orain www.fadura.eus gaude

 

 

 

2020/21 IKASTURTEA

INFORMAZIO INTERESGARRIA

 

- Kurtsoaren hasiera: 2020ko irailak 07 (talde bakoitzaren aurkezpenen ordutegia finkatzeke dago)

- Klaseen ordutegia: 08: 00etatik 14:30etara.

- Kurtso hasierako segurtasun-protokoloa

* Ikastetxeko ikasleek/langileek nahitaez maskara eraman beharko dute ikastetxera sartzeko.
* Ikasle/langile guztiek ikastetxeko Zuzendaritzak ezarritako higiene eta osasun-neurriak bete beharko dituzte.

 

OHAR GARRANTZITSUA: Bizitzen ari garen egoera hain aldakorra dela eta, oso garrantzitsua da zentroaren web-orria aldizka bisitatzea, hartu beharreko neurriak alda baitaitezke Osasun Sailak hala ezartzen badu.

 

 

 

 

 

Lan Poltsa

Lan poltsa bat irekitzen da Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Laguntzarako Institutuaren bidez kudeatuko dena. Beraz, kontratatzeaz gain, pertsonen harremana erraztuko du gizarte zerbitzuen zentroen eskualdeko sarea osatzen duten entitate eta Bizkaiko zentroekin. 

 
-Erizaintza Laguntzako Teknikaria titulua edo Laguntzaile Teknikoko titulua, Psikiatriko Laguntzako Teknikarien eta Erizaintzako Laguntzaile Teknikariaren titulua edo hala badagokio, eragin profesional berberekin argitaratzen den beste edozein titulu.
 
-Dependentzia egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikariaren titulua, Arreta Soziosanitarioko teknikariaren titulua edo bere kasuan, eragin profesional berberekin argitaratzen den beste edozein titulu.
 
-Gizarte Integrazioko goi mailako teknikariaren titulua edo Gizarte Integrazioko goi mailako teknikariaren titulua.
 
-Gizarte Erakundeetan mendekotasuna duten pertsonentzako Osasun Arretako Profesionaltasun ziurtagiria.
 
Lan merkatuan sartzeko interesa dutenek egin klik irudian.

 

Panda Raid 2020 bertan behera utzi behar izan da

 

Coronavirusa zabaltzeko arriskuaren aurkako borrokan, Marokoko Turismo Ministerioak erabaki du martxoan Marokoko lurraldean egindako kirol eta kultura ekitaldi guztiak debekatzea Panda Raid barne.

 

Informazio guztia Panda Raid web gunean

 

 

 

MARTXOAK 8 2020

 

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguna, dela eta hainbat taldekako jarduera antolatu genituen Fadura Ikastetxean. SÖKOLÉ perkusio taldea etorri zen baita eta erritmo afrikarrak ezagutzeko zortea izan genuen. 

Genero etiketarik gabeko proiekzio profesionala lortzeagatik. Egin klik argazkian gehiago jakiteko!

 

 

MOJACAR 2019

 

Beste urte batez, Fadura Ikastetxea Mojacarera bueltatu da. Ikasturte bukaeran, Osasun-Dokumentazio eta Administrazio eta Haur Hezkuntzako taldeak ikastaro, hitzaldi eta tailer desberdinetan parte hartu zuten.

Oso interesgarria, tope egin zuten lana!

Xehetasun guztiak gure sare sozialen bitartez ikusi ditzakezue.

LH ZUZENDARIAK ESLOVENIAN

 

2019ko Maiatzaren azken astean, Bizkaiko Lanbide Heziketa ikastetxeetako zuzendariak Esloveniara bidaiatu zuten.

Bertan, erakunde eta ikastetxe desberdinak ezagutu zituzten: CPI, Esloveniako Komertzio Ganbara eta Siska, Solski y Koper-eko ikastetxeak. 

Batere gelditu gabe ibili dira! Instalazio berriak eta proiektu erakargarriak ezagutzeko aukera paregabea izan da!

KORRIKA 2019

 

2019an, Korrikaren 21.edizioa ospatu da eta nola ez, Fadura Ikastetxean ez genuen hori galdu nahi! Korrika txikia eta Korrika ofizialean egin genuen lasterka, gure bideoKLIKA grabatu genuen... 

Gure site-ean xehetasun guztiak aurkituko dituzue, egin klik argazkian eta bota begirada bat!

SPAINSKILLS 2019

 

EuskoSkills-etako urrearen ondoren... Iritsi dira SpainSkills-ak! Iratxe Elordui gure txapeldunak, Martxoaren 27tik 29ra Madrilen lehiaketa bikain bat burutu zuen. Gainera, inaugurazioko ekitaldian Euskal Autonomi Erkidego-ko banderaduna izan zen! 

Azkenean, ez zuen dominarik lortu baina oso harro gaude bere parte-hartzearekin!

Egin klik irudian argazki-album osoa ikusi ahal izateko!

PANDA RAID 2019

 

Gure Panda iritsi da Marokora! Fadura Ikastetxeko irakasleak, Erfoud ondoko herri txiki baten kokatutako, Ait Ahmed ikastetxean izan dira laguntza solidarioa eskaintzen. Haurren aurpegiak begiratzea besterik ez dago bisita zenbat gustatu zaien ikusteko.

Egin klik argazkian xehetasun gehiagorako!

Fadura Ikastetxea indarkeria matxistaren aurka

 

Abenduaren 18ko eguerdiko 12:00etan, Fadura Ikastetxeko ikasle eta irakasleak bildu ziren Laura Luelmoren, Huelvan eraildako irakaslearen, omenez minutu bateko isilunea gordetzeko.

Fadura Ikastetxeak NI 1 + RIK EZ oihukatzen du!

CREASALUD Fadura Ikastetxean

Fadura Ikastetxeko Osasun Larrialdietako ikasleek Farmamundi GKE-ko CREASALUD proiektuan parte hartu dute berriz ere. Aurten, Euskadi mailan osasunaren eskubidean dauden desberdintasunen inguruan egon da bideratuta proiektua.

Hasierako prestakuntza baten ondoren, eta Farmamundiren laguntzarekin, ikasleek desberdintasunaren eremuaren inguruan elkarrizketa batzuk egin, eta hauekin bideo batzuk sortu zituzten. Bideo hauek Farmamundiren webgunean ikusi ditzakezue: 'La sociedad frente a la discapacidad' eta 'Trabajar en una residencia'. Egin klik argazkian eta sartu 'Euskadi' azpiatalean. 

Lan bikaina!

 

Azken urteetan berdintasunaren alde egiten ari garen lana nabaritzen ari da. TKNIKAtik antolatutako “PRAKTIKA ONAK” lehiaketan parte hartu dugu, 44 praktika aurkeztu  dira eta 12 finalista aukeratu dituzte. Horietako bat gure institutuko BERDINTASUN proiektua daZORIONAK DENON ARTEAN EGINDAKO LANAGATIK!!!!!!!!!

 

OSALANE

Este proyecto tiene como objetivo mejorar la ergonomía y la salud en el ámbito laboral mediante la ejecución de pequeñas rutinas de entrenamiento.

Osalane ha sido llevada a cabo por un  grupo de alumnos/as del ciclo formativo de grado superior “Animación de actividades físicas y deportivas” del CIPF Fadura LHII. [Acceso al Proyecto] 

FacebookTwitterInstagramYoutube