Eskaintza Partziala

Zer da Eskaintza Partziala?

Prestakuntza modular hau metagarria da, eta aukera ematen du tituluen barneko eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-unitateei lotutako lanbide-moduluak egin eta Lanbide Heziketako titulua lortzeko.

Kualifikazio-maila hobetu nahi izan ezkero eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezinik (matrikula ziklo osorako da), Heziketa-Zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera ematen du Eskaintza Partzialak. 18 urtetik gora izatea eta Lanbide-Heziketako zikloetan sartzeko baldintzak betetzea beharrezkoak dira: Erdi-mailako zikloetan eta Goi-mailako zikloetan, aukeratutako zikloaren arabera.

Matrikula konpetentzia-unitateka egiten da. Konpetenzia-unitate horiek Lanbide Heziketako tituluek osatzen duten moduluekin lotuta daude. Salbuespena: desagertzeko dauden LOGSE zikloetan, matrikula moduluka egingo da.

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Jarraian, Fadura Ikastetxean hurrengo ikasturterako eskuragarri izango diren prestakuntza-ekintzak zehazten dira.

Osasun Larrialdiak

A ereduan:

  • 0053 - Osasun-logistika larrialdietan: 147 ordu
  • 0059 - Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak: 63 ordu
  • 0060 - Telelarrialdiak: 66 ordu
  • 0061 - Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia: 99 ordu
  • 0241 - Laneko prestakuntza eta orientabidea: 105 ordu
  • 0242 - Enpresa eta ekimen sortzailea: 63 ordu