BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2017/18 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 12tik uztailaren 3ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
    • Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko deialdian egin ez bada– aurkezteko: ekainaren 30era arte.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 6a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 7ra arte, barne.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldia: uztailaren 13ik 19ra, biak barne

 

IKASTETXE BATEAN EGINDAKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.