PRL

  • ANA VIAR
Etorri berriak diren ikasle inmigrariei laguntzeko Hizkuntza Indartzeko Proiektua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, hezkuntza kultura anitzeko inguruari egokituta egotearen beharraz jabetuta, kulturarteko hezkuntza eredua garatzeko asmoa du, Euskal Erkidego Autonomoko Ikasetxeetako ikasleei berdintasun eta kultura aniztasunaren baloreak irakasteko helburuarekin.
Kulturaren aniztasuna baloratzea oinarrizkoa iruditzen zaigu benetako gizarte kulturartekoa lortzeko. 
 
Hizkuntza Indartzeko Prokiektu honen deialdiaren bitartez lortu nahi diren helburuak honakoak dira:
1. Euskaraz ez dakiten atzerriko ikasleei arreta berezia eskaintzea hizkuntza eta komunikazio-gaitasunak indartuz, eta irakas/ikas prozesua garatuz dagozkien moldaketa curricularrak eginez. 
2. Ikasle hauei sarbidea erreztatzea euskal hezkuntza sisteman, eskolaren esparruan eta gizartean ahalik eta lasterren eta baldintza egokienetan integratuz.
3. Hizkuntza Indartzeko Proiektuetan zehazten diren helburuak lortzeko, ondoko jarduera-oinarriak hartuko dira kontuan:
a) Jarduera guztiak, ikastetxeak bere premien arabera zehaztutako Proiektuetan egituratuko dira; proiektuotan, ikaslearen zikloko irakasleek hartuko dute parte, eta aldaketak ekar ditzakete antolamendu eta funtzionamenduan.
b) Ikasleekin betetzen diren ekintzek, ondokoak hartzen dituzte kontuan beraien sarbidea erraztatzeko euskal hezkuntza-sisteman: hizkuntza-premiak, interesak, ezaugarriak, esperientziak eta kultura. Horretarako, curriculuma murriztu edo erraztu beharrean, aberastu egingo da.