Azterketa Libreak

Zer dira Azterketa Libreak?

Lanbide-Heziketako antolamendu orokorrak ezartzen ditu bizitza osoan zehar Lanbide-Heziketako Tituluetarako sarbideko baliabideak eta, haien artean proben (oro har libreak izenarekin ezagutzen direnak) baldintzak betetzen dituztenei (Goi Mailako) Teknikarien tituluak lortzeko aukera ematen diete.

Proba libreak, heziketa-ziklo osoa ematen duteneko Hezkuntza-Administrazioaren menpeko Lanbide-Heziketako Ikastetxe Publikoetan egingo dira. Salbuespen modura, Plangintza eta Antolaketako Zuzendaritzak hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxe batzuk berariaz gaitu ahal izango ditu.

Heziketa-zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti. Proben edukiak Heziketa-Zikloetako kurrikulumekoak eta kasuan kasuko Gaitasun-Unitateetakoak izango dira.

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Kontsultatu sartu ahal izateko baldintzak eta informazio gehiago hemen klik eginda.

Fadura Ikastetxean Osasungintza familiarako egiten dira proba libreak, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarrietako heziketa-zikloetan zehazki.

Heziketa-ziklo hauei dagokien informazioa ondoko esteken bidez ikusi daiteke: