Enplegurako prestakuntza ikastaroetan izena emateko prozedura.

1. Izena telematikoki emango da ondorengo linkean klikatzen: IZENA EMATEKO FORMULARIOA.

2. Ez baduzu konturik, zabaldu beharko duzu bat.

3. Formularioa modu zuzenean bete ahal izateko ondorengo datuak beharko dituzu:

- NAN zenbakia

- Pasahitza

- Segurantza Sozialeko zenbakia

- Lanean bazaude Enpresaren NIFa beharko duzu.

4. Formularioa behin beteta eta gordeta egonez gero, erabilitako pasahitzak aplikazioan nahi duzun guztietan sartzeko balio izango dizu.

5. Izena eman duzun kurtsoaren hasiera baino astebete lehenago gutxi gora behera, zurekin harremanetan jarriko gara (bai telefonoz, bai SMSen bidez...) onartua izan zaren ala ez jakinarazteko.

6. Kurtsoaren lehenengo egunean ondorengo agiriak ekarri beharko dituzu:

a) NANaren fotokopia

b) Parte hartzeko sinatutako konpromisoa (2C)

c) Lanean egotearen frogagiria (nomina baten datu ekonomikoari ez dagokion partearen fotokopia) edota langabezian egonez gero, DARDEren fotokopia.

d) Maila handieneko ikasketen original eta fotokopia.

 

Sartzeko baldintzak:

Kurtsoetan parte hartu ahal izateko baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) DBH titulu edo lanerako balio duen edozein ikasketa gaindituta izatea.

b) Erdi-Mailako Heziketa-zikloetako sarbide proba gaindituta izatea ala hogeita bost edo berrogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko proba gaindituta izatea.

c) Pretakuntzari probetxu ateratzeko behar diren heziketa edota lan-ezaguerak izatea. Baldintza hau ondorengo moduren baten bitartez frogatu ahal izango da:

- Idatziko proba bat gainditzea

- Ikasi nahi den Lanbide Heziketako Familiaren arlotako baten gutxienez 300 ordutako arautu gabeko prestakuntza edota lan esperientzia izatearen agiriak aurkeztea.